muñecon con megáfono gritando

DDT-K BEHAR ZAITU!



Nos mudamos de local y necesitamos tu ayuda para que este colectivo autogestionado y antiautoritario continúe fumigando ideas venenosas, liberando un local para la contracultura y la resistencia en Bilbo.

  • Música
  • Librería
  • Distribución
Askatasuna, etengabeko borroka bat Ferguson, Palestina eta mugimendu baterako oinarriak (copia). ANGELA DAVIS
Libros. Feminismos - LGTBI.

Hau da Angela Davisek argitaratu duen
azken liburua. Bertan puri-purian dauden munduko
mugimendu sozial batzuk aztertzen ditu. AEBtako
Beltzen Bizitzak Axola Du fenomenoari buruz hitz
egiten du, baita duela berrogeita hamar urte sortu ziren
Pantera Beltzei buruz. Biolentziari buruz. Liderrez eta
masa mugimenduez. Palestinarren erresistentziaren
zilegitasuna argudiatzen du. Terrorismoaren izen
beltzaz aritzen da, eta kartzelaz eta mozkinak ateratzeko
zigorraren kultura hedatzen duten korporazioez.
Baina bereziki, liburu honek, idazkera irmo,
informatu, militante eta finarekin intersekzionalitatea
lantzen du. Alegia, munduko borroka ezberdinak
lotzen ditu, tokian tokiko gatazkak beste leku batzuekin
konektatzen ditu. Hala egin zen Davis ezagun
hirurogeita hamarreko AEBtan eta munduan: bere
kontrako jazarpenak kubatarrak, alemanak, frantsesak,
vietnamdarrak edota sobietarrak konbokatu zituen. Eta
hori nahi du Davisek egun: Fergusonen zapaltzen diren
beltzak, emakume beltzak, langileak, emakume lesbiana
beltzak, trans emakumeak, haur palestinarrak, presoak,
baztertuak, pobretuak mugimendu berri batean lotzea,
memoria izango duen etorkizunera begirako mugimendu
bat eratzea.

19,00 € 19.0 EUR
Skabidean (copia). Ska, reggae, rock steady.
Compactos. Ska - Reggae.

Skabidean 2012 urtean Iruñean sortutako ska taldea da eta hona hemen taldearen lehenengo diskoa (eta bigarren lana maketa kontuan hartuz gero). Zortzi kide, haize sekzioa eta guzti. Ska da doinu nagusia disko honetan baina rocka ahaztu gabe. Laburbilduz, jaia eta martxa bermatuta.

\\\

Sugidos en 2012 en Iruñea, aquí nos llega el primer disco de Skabidean (y su segundo trabajo si tenemos en cuenta su anterior maketa). Banda multitudinaria (ocho miembros, sección de vientos incluida) en la que el ska es el sonido dominante pero sin hacer ascos a otros estilos como el rock. Fiesta asegurada.

5,00 € 5.0 EUR
19,90 € 19.900000000000002 EUR
BELLUM - Gure gerra. Bellum
LP.

Getariako euskal gazte talde honen debut albuma. Pop sentsibilitatez beteriko 7 punk abesti ekarri dizkigu LP honek, ZARAMA edo HERTZAINAK bezalako euskal talde mitikoen tradiziorik onenean. Doinu dantzagarriak eta melodia itsaskorrak . Odol gazteak proiektu interesgarriak bultzatzen eta aurrera ateratzen jarraitzen duten ikustea zoragarria da, eta gehiago euskaraz, batez ere, hain arruntak ez diren soinu edo ideiekin eta esperimentatzeko beldurrik gabe. Gainera, GRAKA kolektiboko kideak dira, Getariko gaztetxean kontzertuak antolatzen dituzte.

18,00 € 18.0 EUR
SKABIDEAN - Herri Kuttuna.
LP. Ska, reggae, rock steady, folk, bertsoak.

Skabidean taldearen estudioko 6. diskoa dugu hau 7 abestiz osatutakoa. Euskal trobadoreen hitzetan eta jamaikar erritmo klasikoetan oinarritua, konposizio-erreferentzia gisa. Euskal Herriak erbesteratu asko ditu bere historian zehar eta lan egiteko kanpora joan behar izan zuten askok. Gaur egun mundu honetan jende askok bere etxea utzi beharrean jarraitzen dute eta horregaitik disko honek, euskaldun horiei eta gaur egun zoritxar hori bizi dutenei abesten die.

15,00 € 15.0 EUR
TZAR - VOL. 1 + VOL. 2: Iraunduei.
CD. Punka, hardcorea eta doom-a.

2020-ko pandemia aurreko hilabeteetan sortu zen TZAR taldea Hondarribiko Psilocybe Musika Elkarteko entsegu lokalen bueltan. Nestor Uranga (Horzdun, Gorpuzkings...) eta Alberto Diaz (The BloodSeekers) gitarrista eta bateria-joleak bazeramaten aste batzuk kantak elkarrekin sortzen, punka, hardcorea eta doom-a nahastuaz. Nestorren Sabbath-en eskolako riff astun eta ilunek Albertoren HC eta Punk-rock erritmo bizkorretan talka egiten zuten, eremu zingiratsuetatik abiada biziko lasterbideetaraino: Kvelertak, Turbonegro, Disfear eta gisako talde eskandinaviarrak Unsane, Helmet, Fudge Tunnel, Neurosis... metalarekin uztartuz.

Supersuckers-en kontzertu txar baten ondoren Mikel Larratxe (Sextysexers, Izukari...) batu zitzaien kantuan, kanpoan hotz egin izanagatik ere, entsegu izerditsu batean. Segidan batuko zitzaien Ager Egurbide (Fumut, NorkZer?) Lazkaotar baxu-jolea eta beranduxeago, gitarra jokoak aberasteko Xabier Calvo (The BloodSeekres, Velozet) adiskidea.

VOL.1 lehen EP-a osatzen duten 4 abestiak Mikel Kazalisekin grabatu zituzten Zarauzko Fidelenea estudioan, pandemia osteko askatasun murrizketa garai bete-betean, 2021-ko udaberrian. Ez zuten ordea kontzerturik emango arik eta VOL.2: IRAINDUEI bigarren EP-a grabatu arte, berriz ere Mikelen gidaritzapean.

2022-ko Apirilean kaleratu zen bi EP-ak batzen dituen 12"-ko LP-a, Hagina Diskak-en eskutik eta 15 kontzertuko bira bat burutu zuten 2022-2023 artean berau aurkezteko, emanaldi gogoangarri batzuk utziaz artean Baionako festetan emandakoa edo Psilocybenea aretoan emandakoa Willis Drummond-ekin batera.

Egun VOL.3 izango dena prestatzen dihardute.

10,00 € 10.0 EUR
HORZDUN - Barealdiaren ondorengo ekaitzak, hondamendia dakar (CD).
CD. Sludge, Doom, Punk.

Lau kantuko bi EP bezala aurkeztu ditu Horzdun talde hondarribiarrak binilo bakarrean kaleratu duen lana. ‘Barealdiaren ondorengo ekaitzak…’ izena eman zioten lehendabizikoari 2023an, Psilocyben bertan grabatutako lana. Bidean Mono Irazi batu zaie taldera eta haren Osinburua estudioan, Bertizaranan, grabatu dute bigarren zatia, ‘…hondamendia dakar’ EPa. 

Cd eta Binilo formatuan salgai.

10,00 € 10.0 EUR
TZAR - Vol. I eta vol. 2 Irainduei. Tzar

2 EP batera!

2020-ko pandemia aurreko hilabeteetan sortu zen TZAR taldea Hondarribiko Psilocybe Musika Elkarteko entsegu lokalen bueltan. Nestor Uranga (Horzdun, Gorpuzkings...) eta Alberto Diaz (The BloodSeekers) gitarrista eta bateria-joleak bazeramaten aste batzuk kantak elkarrekin sortzen, punka, hardcorea eta doom-a nahastuaz. Nestorren Sabbath-en eskolako riff astun eta ilunek Albertoren HC eta Punk-rock erritmo bizkorretan talka egiten zuten, eremu zingiratsuetatik abiada biziko lasterbideetaraino: Kvelertak, Turbonegro, Disfear eta gisako talde eskandinaviarrak Unsane, Helmet, Fudge Tunnel, Neurosis... metalarekin uztartuz.

Supersuckers-en kontzertu txar baten ondoren Mikel Larratxe (Sextysexers, Izukari...) batu zitzaien kantuan, kanpoan hotz egin izanagatik ere, entsegu izerditsu batean. Segidan batuko zitzaien Ager Egurbide (Fumut, NorkZer?) Lazkaotar baxu-jolea eta beranduxeago, gitarra jokoak aberasteko Xabier Calvo (The BloodSeekres, Velozet) adiskidea.

VOL.1 lehen EP-a osatzen duten 4 abestiak Mikel Kazalisekin grabatu zituzten Zarauzko Fidelenea estudioan, pandemia osteko askatasun murrizketa garai bete-betean, 2021-ko udaberrian. Ez zuten ordea kontzerturik emango arik eta VOL.2: IRAINDUEI bigarren EP-a grabatu arte, berriz ere Mikelen gidaritzapean.

2022-ko Apirilean kaleratu zen bi EP-ak batzen dituen 12"-ko LP-a, Hagina Diskak-en eskutik eta 15 kontzertuko bira bat burutu zuten 2022-2023 artean berau aurkezteko, emanaldi gogoangarri batzuk utziaz artean Baionako festetan emandakoa edo Psilocybenea aretoan emandakoa Willis Drummond-ekin batera.

Egun VOL.3 izango dena prestatzen dihardute. 

15,00 € 15.0 EUR
IZUKARI - Ikari lehena. Izukari

2020-an eman zioten hasiera IZUKARI-ri Mikel Larratxe (Irun 1982) eta Joseba Baleztenak (Bera 1984) dozena bat kantari soinua emanez. Mikelek ereindako hitz eta melodiak Josebak ureztatu eta ondu zituen. Urrats horien fruitua da Ikari Lehena (Hagina Diskak 2024) taldearen lehen EP-a, su motelean ondutako 5 abesti aurkezten dituena.

IZUKARI sortzeko funtsezkoa izan da lurralde ezezagunetan barneratzeko sentsazioa, araurik gabeko uretan nabigatzekoa. Gauez, baso arrotzetan sartu dira, intuizioa izaki iparorratz bakarra. Baxu lineak, ahots melodiak eta piano notak izan dira kantak sortzeko lehen urratsak, sintetizadore eta gitarrez lagundurik eta eskura harrapatutako zein-nahi baliabideri zukua ateriaz, edozein aurreiritzitatik ihesi.

Diskoaren grabaketa Josebak berak zuzendu du, bera izan baita ekoizle nagusia eta amaierako nahasketaren arduraduna. Bere Duranako estudiotik musikari mordoa pasa dira, denak adiskideak: lehenik Felix Buff bateria-jole ezaguna (Willis Drummond, Rüdiger, Joseba Irazoki eta Lagunak…) eta Iñigo Telletxea baxu-jole eskarmentatua (Borrokan, X

20,00 € 20.0 EUR
CAMINOS A LA GUERRA - Militarización y resistencia anti-militarista. Baskale
Cuaderno. anti militarismo.

El grupo de trabajo antimilitarista de la asociación cultural vasco-alemana Baskale (Bilbao) ha preparado un compendio sobre el tema de la militarización y el antimilitarismo. Se trata de una documentación de más de 40 artículos bajo el título “Caminos hacia la guerra: militarización y resistencia antimilitarista”. La mayoría de los artículos están traducidos del alemán, por lo que son conocidos en la prensa de izquierda germanoparlante, y muchos de ellos se han publicado en dos idiomas en Baskultur.info. Un analisis de la actual militarización de Europa y las formas de resistencia contra los preparativos para la guerra. La asociación cultural Baskale lleva 15 años trabajando en Bilbo en temas como memoria histórica, migración, euskera y antifascismo.


5,00 € 5.0 EUR
HORZDUN - Barealdiaren ondorengo ekaitzak, hondamendia dakar.
LP. Sludge, Doom, Punk.

Lau kantuko bi EP bezala aurkeztu ditu Horzdun talde hondarribiarrak binilo bakarrean kaleratu duen lana. ‘Barealdiaren ondorengo ekaitzak…’ izena eman zioten lehendabizikoari 2023an, Psilocyben bertan grabatutako lana. Bidean Mono Irazi batu zaie taldera eta haren Osinburua estudioan, Bertizaranan, grabatu dute bigarren zatia, ‘…hondamendia dakar’ EPa. 

Biak elkartuta bat egin eta LP formatuan, biniloan kaleratu dute Hagina Diskak zigiluarekin Horzdun taldekoek. Kantuen hitzak irakurtzeko, gainera, diskoa eskuratzea izango da modu bat eta bakarra. Sludge Metalaren unibertsoan mugitzen direla kontatu digute, eta bi aldeen artean badago desberdintasunik, batez ere soinuan. «Mono bidean elkartu zen eta bigarren lana grabatzerako dagoeneko taldeko kide zenez, soinua ere barneratuagoa zuen eta horregatik emaitza sendoagoa lortu dugula uste dugu», esan digute taldekideek.

20,00 € 20.0 EUR
SKABIDEAN - Herri Kuttuna. Skabidean
CD. Ska - Reggae - Folk.

Skabidean estudioko 6. diskoa da hau, eta 7 abesti biltzen ditu. Euskal trobadoreen hitzetan eta jamaikar erritmo klasikoetan oinarritua konposizio erreferentzia gisa. Euskal Herriak erbesteratu asko ditu eta kanpora joan behar izan zuen jendea lan egitera. Gaur egun mundu honetan jende askok bere etxea utzi behar du behartuta, disko honek euskaldun horiei abesten die eta gaur egun zoritxar hori bizi dutenaK.

7,00 € 7.0 EUR
JSK 30 años de kalle. Juantxo Skalari
Tapa dura. Música, biográfico.

Treinta años dan para mucho, llevados incluso al límite, si se juegan de manera ininterrumpida entre más de una veintena de proyectos construidos a lo largo de tres décadas.

Álbumes, giras, libros, documentales, anti-canciones, mensaje y poemas de kalle, sumados a las innumerables aventuras de los más de un millar de conciertos ofrecidos entre tres continentes, se intentan resumir en este libro cuyas fotografías e ilustraciones toman el máximo protagonismo.

Además, Juantxo hace hincapié en el concepto histórico que une toda su trayectoria musical, dando énfasis al hecho de que sus álbumes no solamente tienen algo que decir a nivel individual, sino que colectivamente desarrollan un todo. Para explicarlo utiliza el texto autobiográfico y el arte gráfico que ha construido junto a la reusenca Alina Ballester.

Se trata del tercer libro de JSK – Juantxo Skalari, tras “Mensajes, Anti-Canciones y Poemas de Kalle” y “Memorias de Kalle y Tren”.

29,50 € 29.5 EUR
SUSTRAIAN RECORDS - Azkar, eder eta zikin.
LP. Reggae, ska eta early reggae euskeraz.

Iruñea-Bilbo loturari esker jaio da esku artean duzun disko hau, era berean jaio zen Pantx Records eta, hein batean ere, Sustraian Records. Funtsean, momentu desberdinetan elkarri kutsatutako birus jamaikar bati buruz ari gara. Eferbeszentzia hartatik jaio zen, besteak beste, La Nabe. Barañainen kokatua, Azkar batean lanean jarri ziren, jo eta ke. Hainbeste ezen egunean bospasei riddim grabatzera ere heldu ziren! Hortik atera zen Rock Steady Ladys EP famatua, zeinean lau abeslarik ahotsa jarri zioten estudioko banda berriari. Motown disketxearen grabazioak ispilu, musikariak estudioan elkartzeari ekin zioten, musikariek zer grabatuko zuten jakin gabe betiere. Asmoa zuzenekoaren freskotasuna atzematea zen, goiz bakarrean ahalik eta abesti gehien grabatuz. Argi zuten, halaber, zelan egin: azkar, eder eta zikin. Hau ela eta Sustraian Recordsen lana eta pasioari omenaldi gisa, 2014 eta 2017 urteen artean La Naben egindako grabazio batzuk hautatu ditugu.

21,00 € 21.0 EUR
YUGULAR - Acordes sin piedad. Yugular
LP. Street Punk.

Street Punk, directo a la Yugular !  - HODEI (Arkada Social): Bajo y voz. - XABI (Kaotiko): Batería - IVI (Non Servium): Guitarra y voz.

La banda madrileña-vasca de Street Punk Yugular vuelve a la carga con un nuevo disco “Acordes Sin Piedad”, ocho composiciones cargadas de un sentimiento sincero expresado de la manera más directa, con fuerza y garra. En este nuevo trabajo que ha sido grabado y mezclado por Haritz Harreguy; y masterizado por Victor Garcia en Ultramarinos Costa Brava (Sant Feliu de Guíxols, Girona), han colaborado Gordo (Non Servium) en el tema “Dios Te Odia” y Hodei & Magu (Arkada Social, Deskontrol) en el tema “Rey de Reyes”. La portada ha sido diseñada por el ilustrador y diseñador gráfico Raucöus Art.

Cro

 

20,00 € 20.0 EUR
ANTIFAXISMOA EUSKAL HERRIAN. Euskal Herriko Pegatineroen Elkartea
21x21zm. Antifxismoa, EH.

"Antifaxismoa Euskal Herrian" Liburu Berria: liburua argitaratu du non kontatzen da pegatina antifaxistaren historioa Euskal Herrian. Euskal pegatineroak 2002an Udondon hasi ziren pegatina topaketak egiten. Gaur egun ekitaldi interesgarri bten bilakatu egin da kurioso askotarako. Liburu honen bidez, pegatinero asoziazio hau egiten duen kultur zaintza gordetzea da.

 

15,00 € 15.0 EUR
OBDUCCIÓN DE LA AMENAZA - La muerte es demasiado buena para ti. Obducción de la amenaza
EP 7". HC Punk.

Hardcore punk libertario grabado, mezclado y masterizado en diciembre del 2024, en  ESTUDIOS K en Iruña (Nafarroa).La  banda ya lleva más de una década ofreciéndonos anarco punk con mensaje, que pasa el tiempo que no veas. Casi una decena de colectivos y sellos autogestionarios participan en la edición.

7,00 € 7.0 EUR
Las consecuencias. Susana Koska
Tapa blanda. Ensayo.

Susana Koska se tropezó un día, en los archivos de un museo de pueblo, con María de Lera y con toda su familia, hasta que llegó a su sobrino: el olvidado escritor Ángel María de Lera. Y, tirando del hilo, como sin quererlo, se encontró con la historia de España en toda su crudeza, en toda su belleza.

     Las consecuencias es un apasionante libro sobre el encuentro, sobre el amor inclasificable, sobre la justicia, sobre la vida. Las consecuencias es una historia que trenza dos Españas antagónicas que, en realidad, son inseparables.

 

¿Qué tiene que ver la escritura mística con la escritura realista? ¿Y el nacional catolicismo más rancio con el anarquismo más posibilista? ¿Y Águilas, Murcia, con Laguardia, Rioja alavesa?

     ¿Qué tiene que ver la defensa a ultranza de los derechos de los escritores con las editoriales cercanas al franquismo? ¿Y los perdedores con los vencidos? ¿Y la inmigración a Alemania con los médicos rurales?

     ¿Qué tiene que ver la poesía mística con los manuales de guerra? ¿Y la Estación del Norte de Barcelona con la calle Portales de Logroño? ¿Y los muertos que hablan con los muertos que callan?

¿Y la sangre con el fuego?


19,90 € 19.900000000000002 EUR
#axtag aldizkaria #1. Euskal Herriko diseinuak duen balioa erakusteko aldizkaria. VVAA
Artea eta diseinua.

Euskal Herriko diseinuak duen balioa erakusteko aldizkaria . 

Revista para poner en valor el trabajo del diseño en Euskal Herria

10,00 € 10.0 EUR
KARKAISU - Tulenarkaa. Karkaisu
EP 7". Hardcore Punk.

Hardcore de Finlandia. Muy thrash por momentos. Una grabación muy precisa, un galope vertiginoso que nunca flaquea.

7,00 € 7.0 EUR
15,00 € 15.0 EUR
LAS VIN UP / LARRU BELTZAK (Split).
LP. Punk Rock.

Grupo argentino-vasco de power-punk-pop LAS VIN UP se fundó en 2008 en el sur de Buenos Aires. La banda está formada por tres mujeres y un guitarrista. La música es una mezcla melódica de partes de Ramones y Muffs y las canciones son melodías pegadizas que no te cansas de escuchar. La banda es una parte integral de la escena punk de Buenos Aires y sus conciertos son celebrados frenéticamente por el público. LARRU BELTZAK vienen de Onati (Euskal Herria) que se fundó en 2020, pero todos los músicos habían tocado anteriormente en varias bandas. El estilo musical es punk con guitarras melódicas y voces muy expresivas de la cantante Naiara. La banda canta en euskera. El LP viene retractilado con un encarte y mucha información.Pop punk rock/punk rock para fans de RAMONES/RAMONAS, MUFFS, 77s power pop/punk rock.


15,00 € 15.0 EUR
SOKA - Orekarik gabeko kaosa.
LP 12" 45 rpm. Hard Rock, Post Hardcore, doom.

Soka, Santurtzitik etorri den rock talde euskalduna dugu. Haiek Gontzal, Gorka, Hugo eta Julen dira eta aspaldi ezagunak izan dira ZZE filosofian egondako taldeetan ibiliagatik. Beraien estiloa post hardcoretik abiatu daiteke, doinu ilunak jorratzen dituztelako medio, baina beste ikuspuntu batzuk somatu ditzakegu diska hontan. Kitarren distortzioa, ahotsaren tratamendua eta zenbait jokamolde 80. hamarkadako hardcore taldeak datozte burura. Letrak bigarren sentsu  bat daukate, kritikotasunetik murgilduta. Gainera hitz batzuk liburuetatik (Los Campos Magneticos eta Agota Kristof en el Canal) eta Saúl Yutkievichen Iraultza Poesiatik hain zuzen ere). Diska barruan Q kodea izango duzue digitalez deskargatzeko, edo bestela beraien bandcampean entzun dezakezue.

LP honek Juantxu Domenechek zuzenean grabatu zuen Artean, Smoking Area Studiosen, 2024ko neguko bi egunetan. Diseinu artistikoaren arduraduna Mikel Cthulhu izan da. Ekoizpena DDT Diskak eta In My Heart Empireren artean izan da. 

Zuk Zeuk Egizu!


15,00 € 15.0 EUR
12,00 € 12.0 EUR