DDT Banaketak hainbat esperientziatatik (kontrainformazioa, fanzineak, irrati libreak, gaztetxeak, talde antimilitaristak, musika eszenari buruzko aldizkariak eta Euskal Herri osoko bestelako sormen zein erreibindikazio adierazpenak) datozen pertsonek sortutako kolektiboa da. Bilbo dugu gure gune nagusia.
Proiektu hau abian jartzera bultzatu gintuen arrazoia hauxe izan zen: merkataritza-zirkuitutik kanpo eta bazterretan sortzen den eskaintza guztia sistematizatzeko, berrantolatzeko eta eskuragarri jartzeko beharra. Eskaintza horren helburua ez da dirua irabastea, euskarri desberdinetako eduki edo molde batzuk komunikatzea baizik; adierazpena negozio gisa ulertzen duten ideien aurka edota mainstreamean tokirik ez dutenak. 1989tik darraigu lan honetan; kolektiboko kideak aldatu dira, batzuk zahartu egin dira, jende berria iritsi da eta mundua aldatu egin da harrezkero, baina lehen egunean bezala jarraitzen dugu lubaki kontrakulturalean. Konbentzituta gaude kultura herrikoi hura posible egiten dutenek haiek bakarrik kudeatu behar dutela, bitartekari xurgatzailerik, «mangager»-ik eta industria kulturalaren bestelako parasitorik gabe. DDTn egiten den lan guztia militantea da (ordaindu gabea) eta etekin ekonomikoak, izatekotan, edizio berriak egiteko berrerabiltzen dira.
Denda fisikoan zein internet bidez mota guztietako material alternatibo, kontrainformatibo eta kontrakulturalak editatu, banatu eta saltzen ditugu; oro har, saltoki handietako apaletan edo liburu-denda tradizionaletan aurkitzen ez diren materialak.
Uste dugu garaia dela lehia alde batera uzteko eta indarrak batzeko, eredu autoritario eta motelaren aurkako sormen eta aldarrikapen guztiak azaleratu eta zabal daitezen. Industria kulturalaren elementu distorsionatzaile izan nahi dugu, ikuskizun paralizatzailearen eta enpresa-negozioaren logika apurtuz. Sareak handitzea eta ideietara, jendearengana, tribuetara zein kolektiboetara bide ez-komertzialen bidez iristea erraztu nahi dugu; txiringitu kulturala ezegonkorrarazten eta gizartearen asperdura desegituratzen laguntzeko asmoz.
Zerbait zabaltzen ari da bromuro kulturalaren artean.
ZER DA DDT?