ARRATIANS - PANTX. Pantx Records
Single. Euskal Rock steady.

Pantx Records Bilboko zigilu autogestionatua beraien 13. edizioa aurkezten dute. Oraingo honetan Arratiara joan dira izen bereko taldearekin elkar lana egitera. Taldea Arratians du izena eta honekin, beraien lehen lana publikatzen da. Bi rock steady goxo grabatu dute, biak gaueko galtzaileen historioa kontatzen dutenak. Amodio porrotak ohikoak dira rock steady estiloetan eta arratiar hauek horren eredu direla dirudi. Abesti biak estribillo itsaskorra daukate eta lan hau aurkezteko binilo horia aukeratu dute. Edizio mugatuan beti bezala.

10,00 € 10.0 EUR
Dennis Alcapone eta Errementarians. Pantx Records
Single. Reggae.

Pantx Records kolektiboaren hamargarren erreferentzia, kasu honetan jamaikar abeslari batekin. Bilboko Errementarians taldeak musika jarri du, Bilboko Kantauri estudioetan grabatua. Aurreko disketan bezala ateratako diruaren kopuru bat bilboko Mbolo Moye Dole (manteroak) kolektiboari emango zaie. Dennis Alcaponek Euskal Herriko talde batekin grabatzen duen diska ineditoa dugu hau.

10,00 € 10.0 EUR
Jahgoikoa eta Reggaezaharra. PANTX single Agur eta Ohore.
Single. reggae.

Pantx Recordsen bederatzigarren diska dugu hau, kasu hontan 'Agur eta Ohore' adar berri honen barruan. Adar honetan aktibo ez dauden taldeeak argitaratuko dute eta kasu hontan Irunerriko Jahgoikoa eta ReggaeZaharra daukagu. Agian euskeraz egin den rocksteady jamaikanoena alde abtetik eta bestetik deejay estiloan egindako abesti puska.
Edizio mugatua eta binilo zuria.

9,00 € 9.0 EUR