Justizia Interditaren Poetika
Barne erreferentzia:
9788493996796
Formato:
Libro
Editorial:
Utriusque Vasconiae
Genero:
Ensayo
Idioma:
Euskara
Colacion:
150 Páginas
Pais de edicion:
Donostia
Fecha de entrada:
29-11-2018
Francok berak sustaturiko erregimen politikoaren moldapen gisara ezagutu zen Trantsizioa deritzanaz asko hitz egin eta idatzi izan da baina oso gutxi, ene ustez, bizitako justiziaren nahiz injustiziaren ikuspuntutik. Trantsizioa, izatekotan, mito bat izan baita, Konstituzioaren tabua ekarri zuena eta gaztelaniazko kultura politikoan funtsezko metafora bat egungo Espainia ulertarazteko. Kontzeptua ez denez, ideia baizik, horri buruz pentsatu ahal izateko bizitakoaren istorioak behar ditugu. Nola pentsatu kontzeptua ez denaz, eguneroko mintzairaz, ikurrez, ikonoez, alegoriez, metaforez edota mitoez? Horretaz datza idazki hau, hizkuntza jakin batean pentsatu egiten dugulako eta denbora jakin batean bizi garelako, eta bizitzak, berez, biak behar dituelako elikatzeko. Bizitzaren denbora, Munduaren Historia, oroimenen istorioez eraikitzen da, eta hizkuntza, beraz, gogamena garatzeko, bizitza ulertzeko eta mundua ikertzeko funtsezko baliabidea baitugu.