Mari-mutil handi baten bluesa

Eleberria, marxismoa, LGTB
Leslie Feinberg
https://ddtbanaketak.com/web/image/product.template/50902/image_1920?unique=f4bfbc3

20,00 € 20.0 EUR 20,00 € VAT Included

20,00 € VAT Included

Not Available For Sale

    This combination does not exist.


    Barne erreferentzia: 9788416946167
    Formato: Libros
    Editorial: Katakrak
    Genero: Literatura euskaraz / euskal lit.
    Idioma: eusk
    Colacion: 464
    Pais de edicion: Iruñea
    Fecha de entrada: 1-2-2019

    «Utzi nion ikus zitzala nire beldurra eta nire lotsa, gizon bati nahita inoiz utzi ez nion bezala. Baiezko keinua egin zidan. Ulertu zuen.
    Duffy bultzaka joan zen hesiraino, laneko bota goratu, eta hesia ostikoz irauli zuen.
    —Goazen —egin zien keinu grebalariei.
    Poliziak ustekabean harrapatu genituen trumilka gainditu genituenean. Borrokak izan ziren, baina gutako gehienak polizia furgonetaraino iritsi, eta inguratu genuen. Babespeko etxeetako jendeak zirkulua egin zuen gure inguruan. Furgoneta astindu genuen.
    —Aska itzazue! Aska itzazue! Aska itzazue!»

    Leslie Feinberg (Kansas 1949 - Siracusa 2014) AEBetako idazle, kazetari eta industriako langilea izan zen. Siracusako (New York, AEB) bere etxean hil egin aurretik, aldamenean zuen bere emazte Minie Bruce Pratt-i esan zion «Gogora nazazue komunista iraultzaile gisa». Hilberri oharrean Prattek idatzi zuen Feinberg «zuri anti-arrazista bat zela, langile klasekoa, judu sekularra, transgeneroa, lesbiana, komunista iraultzailea eta ‘transgeneroen askapena’ kontzeptu marxista gisa teorizatu zuena».
    Lau saiakera eta bi eleberri argitaratu zituen. Mari-mutil handi baten bluesa (Stone Butch Blues, 1993) eleberria izan zen bigarrena eta harekin bihurtu zen ezagun, jatorrizko lana txineraz, turkieraz, eslovenieraz, serbokroazieraz, grezieraz, italieraz, holanderaz eta alemanez argitaratu dute. Liburuko pertsonaia nagusiak Feinbergen bizitzarekin paralelismoak baditu ere, eleberri hau ez da autobiografikoa.