Espektrotik kanpo
Referencia interna:
DD-LX3438
Formato:
A5 Grapado
Editorial:
Autoedición
Genero:
Relato corto
Idioma:
Euskara
Colacion:
32 páginas
Pais de edicion:
Bilbao
Fecha de edición:
2026
Fecha de entrada:
Marzo 2026
Istorio labur honen azaleraino eskroleatu eta gainean klik egitea erabaki duzun irakurle horrek, ba al zenekien, berez, ez duzula hatzamarrarekin pantailarik ukitu? Esaldi hau irakurtzen zauden bitartean ere ez, ez zaude mugikorra ukitzen. Sinetsi ala ez, espazio bat dago tartean. Zenzatzen duzuna zure azalaren eta gailuaren arteko elektrostatika da. Hori da ukimena. Zentzumenen bitartez zure burmuinak errealitatearen makropuzzlea osatzen du. Gauzak horrela, bidezkoa da galdetzea; eta zure sentikortasun mugak zabalduko balira? Edo, are gehiago, beste zentzumen-mota batzuk baleude? Baliteke zuk hauteman ezin ditzakezun hamaika errealitate existitzea. Hori da Lurrek, fikziozko istorio nahiko erreal honetako protagonistak, aurkituko duena. Espektroaren barruan dagoen 10 urteko umea da bera, muga arruntetatik kanpo ikusteko eta entzuteko gai dena. Aparteko sentikortasun horri esker, mundu eta izaki irudikaezinen siluetak marraztuko ditu. Istorioaren hazia metafisikoa izan arren, orrialdeetan loratzen dena maitasuna eta aniztasuna da. Errealitate guztiak direla zilegi.