AGENDA SEMPITERNA 2025 (eusk.)
Referencia interna:
DD-LB4116
Beste
urte batez, Dordoka bizkaitar inprimategiak egindako 2025eko Agenda
Sempiterna iritsi zaigu. Proiektu hau, oso ezaguna da gure artean, "Zuk Zeuk Egin" (D.I.Y.)
argitaletxe anitzek geure lanak bertan argitaratu baititugu. Azal
gogorrean eta A3 tamainan eginda, oso atsegina da ikusmenarentzat,
diseinu bikaina duelako. Landareen eta zuhaixken irudi ederrek urteko
hilabete guztiak osatzen dituzte. Hutsune zabalak dituen orrialdeek gure oharrak
egiteko erraztuko digute. Azken batean, agenda bat ez ezik, dietario
bat ere bada. Hilekoaren eta ilargiaren egutegia ere dakarkigu. Eta hau gutxi balitz bezala,
haziak landatzeko gutun-azal bat ere dakar. Eta sarreran, urtaroei buruzko artikulu luze
bat, ongi etorria emateko. Gazteleraz ere eskuragarria.