Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahots gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaleratu zuen, Pillotegiko saioak.
Dinamika geldiezinean dagoela, 2019ko maiatzean izenik gabeko hirugarren lan luzea argitaratzen da, eta laugarrena urte bereko irailean, bien artean
disko bikoitz eta izenik gabekoa osatuz, talde sendoa edukitzeak ematen duen egonkortasunari heldurik bandak askatasunez esperimentatzeko bidea hartzen duelarik.
Rock progresibo usaina dario oraingoan ere Iñigo Irazokirekin Atalan grabatu duten lan bikoitz berri honi.