Skabidean taldearen estudioko 6. diskoa dugu hau 7 abestiz osatutakoa. Euskal
trobadoreen hitzetan eta jamaikar erritmo klasikoetan oinarritua,
konposizio-erreferentzia gisa. Euskal Herriak erbesteratu asko ditu bere historian zehar eta
lan egiteko kanpora joan behar izan zuten askok. Gaur egun mundu honetan
jende askok bere etxea utzi beharrean jarraitzen dute eta horregaitik disko honek, euskaldun horiei eta
gaur egun zoritxar hori bizi dutenei abesten die.