BIDAIA FILOSOFIKOAK
Internal Reference:
9788494253133
Formato:
Liburua
Editorial:
Utriusque Vasconiae
Genero:
Euskera Filosofía Historia
Idioma:
Euskera
Colacion:
100 Orrialde
Pais de edicion:
Euskal Herria
Fecha de entrada:
11/06/15
Liburu honetan hainbat bidaia filosofikori lotzen zaio egilea munduan barrena. Garai guztietako filosofo eta pentsalari handien artean, alabaina, zenbait txangotan poetek, musikagileek edo beren zereginei buruz hausnarketa egin duten etxegile abangoardistek eta zinegileek ere hartzen dute parte.Bilbon jaioa. Elena Martínez Rubiok ikasketa zabalak ditu Soziologia eta Filosofiaren arloan. Dena den, bere gogoko edo funtsezko gaia Filosofia Alemaniarra izan da. Bartzelona, Berlin edo Nuremberg-eko Unibertsitateetan, besteak beste, ikasi du edo lan egin du. Martínez Rubio-ren titulo akademikoen zerrenda oso luzea da, esate baterako, Filosofian doktorea Madrilgo Autonomoan. Hamaika hizkuntz menperatzen du eta komunkabide askotan irakur ditzake idazlearen artikuloak (Egin, Gara, Jakin, Uztaro, Ezpala, Larrun, Geu, Senez... ) EHUko Filosofia irakaslea euskaraz. Besatari Elkartean zenbait libururen argitaratzailea. Itzulpengintzan aritua, alemanetik eta ingelesetik euskarara eta gaztelerara, Filosofia arloan.Liburua asko argitaratu ditu, batez ere arlo horretan, olerkiak edo entsaioak baita ere:"Hannah Arendt: Un pensamiento a la intemperie" liburuaren egilea, "Hannah Arendt: la historia, relato de infinitos comienzos y ningún final" (beste batzukin batera) , "Vivíamos a la vuelta de la esquina", "De noche a noche", eta abar luze bat.. Gainera birritan argitaratuta "Euskara-alemana/alemana-euskararen hiztegia"-ren egilea da.DDTren eskutik "Jactaos vosotros" (El Corazón en un Puño Bilduma, DDT Liburuak 001, 2015) eta Günther Anders-en elkarrizketeen itzulpenak "Si estoy desesperado... ¡a mí que me importa!" (DDT Liburuak 001, 2012) argitaratu ditu.