Michael Kohlhaas

Eleberria
Heinrich von Kleist
https://ddtbanaketak.com/web/image/product.template/50904/image_1920?unique=f4bfbc3

15.00 € 15.0 EUR 15.00 € VAT Included

15.00 € VAT Included

Not Available For Sale

    This combination does not exist.


    Internal Reference: 9788416946204
    Formato: Libros
    Editorial: Katakrak
    Genero: Literatura Euskera
    Idioma: eusk
    Colacion: 144
    Pais de edicion: Iruñea
    Fecha de entrada: 1-2-2019

    -Pasu-agiria?- galdetu zuen Kohlhaasek. Ezbaiti samar aditzera eman zion, berak zekienez, ez zeukala horrelakorik aldean zeraman ziurtasunik; baina ugazabaren zer gauza zen hura deskribatzen bazioten, bazitekeela haietaz ere halabeharrez horniturik ibiltzea. Zeharretara begiratuz, alkaideak aurpegira bota zion Printzearen baimenik gabe ez zeukatela zaldi-tratulariek zaldiekin mugatik pasatzerik. Tratulariak ziurtatu zion hamazazpi alditaraino gurutzatu zuela muga paper haiek gabe; oso ongi ezagutzen zituela bere negozioari buruzko Printzearen xedapen guztiak; derrigor kontutan hartzeko errakuntza bat zela, eta huskeriekin denborarik ez ziezaiola arren galdaraz, oraindik ibilaldi luzea geratzen zitzaiola-eta. Baina alkaideak erantzun zion hamazortzigarren aldian ez ziola eskuetatik ihes egingo, helburu horrekin eman zela agindua, eta berehalaxe pasu-agiria jaregin edo bestela etorritako bidetik itzuli beharko zuela. Zaldi-tratularia, hertsapen hura zela-eta ordurako amorratzen hasita zegoen, jaitsi egin zen zalditik, pentsatzen jarri ondoren, morroietako bati eman zion eta Tronkako Junkerrarekin berarekin argituko zuela auzia esan zuen

    Klasiko hau lehenbizikoz euskaraz.