IZUKARI - Ikari lehena
Referencia interna:
DD-LP4244
Editorial:
Hagina Diskak
Idioma:
Euskara
Colacion:
5
Pais de edicion:
EH
Fecha de edición:
2024
Fecha de entrada:
2026-01
2020-an eman zioten hasiera IZUKARI-ri Mikel Larratxe (Irun 1982) eta Joseba Baleztenak (Bera 1984) dozena bat kantari soinua emanez. Mikelek ereindako hitz eta melodiak Josebak ureztatu eta ondu zituen. Urrats horien fruitua da Ikari Lehena (Hagina Diskak 2024) taldearen lehen EP-a, su motelean ondutako 5 abesti aurkezten dituena.
IZUKARI sortzeko funtsezkoa izan da lurralde ezezagunetan barneratzeko sentsazioa, araurik gabeko uretan nabigatzekoa. Gauez, baso arrotzetan sartu dira, intuizioa izaki iparorratz bakarra. Baxu lineak, ahots melodiak eta piano notak izan dira kantak sortzeko lehen urratsak, sintetizadore eta gitarrez lagundurik eta eskura harrapatutako zein-nahi baliabideri zukua ateriaz, edozein aurreiritzitatik ihesi.
Diskoaren grabaketa Josebak berak zuzendu du, bera izan baita ekoizle nagusia eta amaierako nahasketaren arduraduna. Bere Duranako estudiotik musikari mordoa pasa dira, denak adiskideak: lehenik Felix Buff bateria-jole ezaguna (Willis Drummond, Rüdiger, Joseba Irazoki eta Lagunak…) eta Iñigo Telletxea baxu-jole eskarmentatua (Borrokan, X