Este producto también está presente en estas categorías:

AGOTEAK - Idem

https://ddtbanaketak.com/web/image/product.template/72524/image_1920?unique=547b3a1

25,00 € 25.0 EUR 25,00 € IVA Incluido

25,00 € IVA Incluido

Not Available For Sale

    Esta combinación no existe.


    Referencia interna: DD-LP4242
    Formato: LP
    Editorial: Autoekoiztua
    Genero: Reggae, roots
    Idioma: Euskaraz
    Colacion: 8 abesti
    Pais de edicion: Euskal Herria
    Fecha de entrada: 2025

    Agoteak Euskal Herriko zazpi musikarik osatzen duten proiektu kultural eta artistikoa da, roots reggaean oinarritua. Taldeko kideak Iker "Beñaranks" Beñaran, Lander "Ilarbass" Ilarraz, Ivan "MoreiReggae" Moreira, Aitor "Dubrktor" Etxeberria, Jorge "Iortx" Ortega, Iker "Selektah" Gaskon eta Unai Fontan dira. Hainbat urtez itzalean lan egin ondoren eta zuzeneko pare bat eginda, beraien lehenengo albumaren aurrerapen single hau dakarkite, Roberto "Lone Ark" Sánchez Kantauriko dub maisuak nahastuak.

    Agoteak Baztan bailaran egurra eta harria maisuki lantzen zituen etnia arrazializatu eta zigortu bat izan zen, eta haien omenez izendatu zuten banda, mundu osoko zapalduei keinu gisa. Agoteak taldearen bereizgarria da 70 eta 80ko hamarkadako roots reggaea eredu hartuta egiten duten haren berrinterpretazioa, baita sentimenduez, gizarte honetako gaitzez eta hura aldatzeko mezuez diharduten euskarazko hitzak ere.