Este producto también está presente en estas categorías:

TZAR - VOL. 1 + VOL. 2: Iraunduei (CD)

https://ddtbanaketak.com/web/image/product.template/72530/image_1920?unique=cdcbe84

10,00 € 10.0 EUR 10,00 € IVA Incluido

10,00 € IVA Incluido

Not Available For Sale

    Esta combinación no existe.


    Referencia interna: DD-CD3515
    Formato: CD
    Editorial: Hagina diskak
    Genero: Punka, hardcorea eta doom-a
    Idioma: euskaraz
    Colacion: 13 abesti
    Fecha de entrada: 2026

    2020-ko pandemia aurreko hilabeteetan sortu zen TZAR taldea Hondarribiko Psilocybe Musika Elkarteko entsegu lokalen bueltan. Nestor Uranga (Horzdun, Gorpuzkings...) eta Alberto Diaz (The BloodSeekers) gitarrista eta bateria-joleak bazeramaten aste batzuk kantak elkarrekin sortzen, punka, hardcorea eta doom-a nahastuaz. Nestorren Sabbath-en eskolako riff astun eta ilunek Albertoren HC eta Punk-rock erritmo bizkorretan talka egiten zuten, eremu zingiratsuetatik abiada biziko lasterbideetaraino: Kvelertak, Turbonegro, Disfear eta gisako talde eskandinaviarrak Unsane, Helmet, Fudge Tunnel, Neurosis... metalarekin uztartuz.

    Supersuckers-en kontzertu txar baten ondoren Mikel Larratxe (Sextysexers, Izukari...) batu zitzaien kantuan, kanpoan hotz egin izanagatik ere, entsegu izerditsu batean. Segidan batuko zitzaien Ager Egurbide (Fumut, NorkZer?) Lazkaotar baxu-jolea eta beranduxeago, gitarra jokoak aberasteko Xabier Calvo (The BloodSeekres, Velozet) adiskidea.

    VOL.1 lehen EP-a osatzen duten 4 abestiak Mikel Kazalisekin grabatu zituzten Zarauzko Fidelenea estudioan, pandemia osteko askatasun murrizketa garai bete-betean, 2021-ko udaberrian. Ez zuten ordea kontzerturik emango arik eta VOL.2: IRAINDUEI bigarren EP-a grabatu arte, berriz ere Mikelen gidaritzapean.

    2022-ko Apirilean kaleratu zen bi EP-ak batzen dituen 12"-ko LP-a, Hagina Diskak-en eskutik eta 15 kontzertuko bira bat burutu zuten 2022-2023 artean berau aurkezteko, emanaldi gogoangarri batzuk utziaz artean Baionako festetan emandakoa edo Psilocybenea aretoan emandakoa Willis Drummond-ekin batera.

    Egun VOL.3 izango dena prestatzen dihardute.