«Silvia Federiciren Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria liburua saiakera-bilduma bat da, eta bi zatitan banatuta dago. Lehenengo zatian, XV. eta XVIII. mendeen arteko Europako sorgin-ehizak jorratzen dira; bigarrenean, berriz, gaur egungo mundu-mailako sorgin-ehizak aztertzen dira. Bi zati horiez gain, liburuak sarrera bat du, baita ondorioak biltzen dituen atal bat ere. ?Zergatik orain?? galderari bigarren zatiko bi ataletan erantzuten dio nagusiki, zeinetan argudiatzen baitu zergatik kokatu behar den testuinguru historiko egokian gaur egun emakumeen aurkako indarkeria bizitzen ari den gorakada Mexikon, Indian eta Afrikako zenbait tokitan, hau da, azken urteotan kapitalismo globalaren presioa jasan duten herrialdeetan.» Asiye Islam, The Sociological Review
«Indarkeriazko tresnen garapen teknikoa halako une batera iritsi da egun, non ez baitago inolako helburu politikorik gaitasun suntsigarri horren araberakoa izan daitekeenik edo haren erabilera justifika dezakeenik gatazka armatu batean. Horregatik, gerra ez da inondik inora lehen bezain eraginkorra eta xarma ia osoa galdu du».
Utilizamos cookies para ofrecerle una mejor experiencia de usuario en este sitio web. Política de cookies