HAURREN HIRIA

10.00

Autor: Francesco Tonucci
Idioma: Euskara
Editorial: Txatxilipurdi
Colación: 224 Páginas

Sin existencias

SKU: 9788469720226 Categorías: , Etiqueta:

Francesco Tonucci psikologia ikerlaria da, marrazkilaria FRATO ezizenez izenpetzen duena, pentsalaria, eta, ezagun egin da batez ere, 1991. urtean bere jaioterrian, Fano herrian (Italia) Udalarekin batera «Haurren hiria» egitasmoa martxan jarri zuenetik. Harrez gero, Italiako ehun herritan jarri zen martxan egitasmoa eta ekarpen handiak egin ditu Argentinan, Mexikon, Kolonbian, Perun, Katalunian eta abarren.

Lorea Agirrek euskarazko edizioari eginiko sarrera dioen bezala, Francesco Tonucciren begirada zolia da. Francesco Tonucciren ekarpena komunitategintza da. Francesco Tonucciren ekarpena polistikoa da.

Egilea hiriaren kontzepzio berrien aurka dago, trukerako baino salerosketarako espazioa duen hiriaren aurka. Kotxeak edonon daudelarik, espazio publikoa berreskuratzearen beharra inoiz baino garrantzitsuagoa da haurrek kalean jolas dezaten, eskolara bakarrik joateko autonomia berreskuratu dezaten, kalea elkartrukerako espazioa izan dadin…