Emakumeon memoria 1937. Intxortatik Artxandara

10.00

Autor: 3izkai ( Aiert Zubigarai )
Idioma: Euskara
Editorial: Ekimena
Colación: 100 Páginas
Procedencia: EH
SKU: 9788412025811 Categorías: , , , Etiquetas: ,

Lan honen asmoa, edo hobeto esanda, ekimen honen asmoa da emakumeen memoria berpiztea, gogoratzea eta zer gertatu zen aditzera ematea, gure gizarteak kontzientzia hartzeko helburuarekin, halakorik berriro gertatu ez dadin. Emakumeek bizitakoaren ikerketak aztertzen du II.

Errepublika garaian hasi eta Bilboranzko faxisten gerrako ibilbidea. Gerra garaileek egindako basakeriak isilarazi dira iragandako 40 diktadura urtean. Ankerkeria haien artean, emakumeen bortxaketak ere izan ziren, militar matxinatuek izua zabaltzeko erabilitako estrategia.

Ekimen honek ikerketa historikoa eskeintzen digu, baita emakume errealen benetan gertatutako bizipenak ere.

Pertsonaia fiktizioen bitartez kontatuta egon arren. Esan genezake liburu hau etorkizunean argitaratuko den lan zabalagoaren aurkezpena, sarrera edo «precuela» dela eta diziplina desberdinean kokatzen da, hau da, komikia, elkarrizketa, ikerketa… Eta gainera, lan guztiaren prozesua, sortze lanaren azalpena eskeintzen digu. Ez da gauza makala.