Emakumeak, kultura eta politika

19.00

Autor: Angela Davis
Idioma: Euskara
Editorial: Katakrak
Colación: 272 Páginas
Procedencia: Iruñea (Nafarroa)
SKU: 9788416946174 Categorías: , Etiquetas: ,

1983an argitaratu zuen Angela Davisek Emakumeak, arraza eta klasea lan entzutetsua. Eta urte bete beranduago, senideen eta lagunen gomendioa jarraituz argitaratu zuen Emakumeak, kultura eta politikaren lehenengo bertsioa. Davisen bi arimak, bi eszenarioak –aktibistarena eta irakaslearena–, bost kontinenteetan zehar izan ziren solasaldietan eta jardunaldietan. Gai guztiak hiru ardatz nagusitan sailkatu zituen: emakumeen berdintasunaren aldeko borroka, nazioarteko gaiak eta kultura. Alegia: arrazakeria, emakumeen osasuna, arma nuklearrak, familia beltzak, afro-amerikarren argazkilaritza eta eraldaketa AEBetan, Hego Afrikan, Egiptoko emakumeen egoera, Clara Zetkin pentsalari klasikoa, Rupert Garciaren margolanak…

1984an argitaratu zuen lehenik eta 1990an eman zuen behin-betiko argitalpena. Hemezortzi testuk osatzen dute liburu hau. Eta idatzi zuen garaitik hona munduaren itxura, urte gutxitan, zuztarretik aldatu bada ere, liburu hau ez da arkeologia soil bat. Liburu hau eskola bat da munduko gatazkak edota artelanak ikusten ikasteko. Hamaika pertsonaia historiko eta gatazka ezagutzeko eta sakontzeko gida bat da. Edozein gatazkan dauden faktore ezberdinen eta konplexutasunen bila aritzeko gonbidapen bat da.