Den-dena nahi dugu

17.00

Autor: Nanni Balestrini
Idioma: Euskara
Editorial: Katakrak
Colación: 206 Páginas
Procedencia: Nafarroa
SKU: 9788416946365 Categorías: , Etiquetas: , ,

Ballestrini zendu zen 2019an. Eta bazen garaia bere lan funtsezkotariko bat euskaraz ikustea. Katakrak argitaletxeari esker lortu dugu. Hona hemen 1960ko hamarkadako Italiako langile masa iraultzailearen historia non Balestrinik garai horietako giroa islatzen duen ezin hobe. Lan honek «trilogia» ospetsu baten barne dago kokatuta, «Ikusezinak» eta «Urrezko horda» liburuekin batera.

«Narratzaileak protagonistarekin bat egiten duen ahotsari bolumena jaitsiz, kronika xehez beteko du kontakizuna, panfleto txatalez, aldarrikapen oihuz, despido gutunez, errepikapen estilistikoz, harian bildutako elkarrizketa ostuz… collage bat pindar zalantza galdera den mundua azaltzeko» (Iñigo Aranbarri hitzaurrean).

«Eta parabolaren muinean, ezinbestean, indarkeria topatuko dugu. Ez ideal komunista handien indarkeria edo sumin anarkistena, ez eztanda sozial iraultzaileen indarkeria epikoa, baizik eta Sandokan camorristaren indarkeria kriminala. Gaur egungoa bezalako degradazio zibil eta moralaren aroaren ezaugarriak biltzen dituena» (Franco Berardi «Bifo»).