30% – Gertu ala urrun

5.00

Formato: CD
Idioma: Euskara
Editorial: Artza records,XcementerioX.
Colación: 18 Canciones
Procedencia: Andoain (Gipuzkoa)

Sin existencias

SKU: DD-CD3199 Categorías: , Etiqueta:

95-ean ematen zituen lehen pausoak %30 izeneko proiektuak. Unai (LDB taldeko kide ohia),Sany (garai horretan EZIN IZAN taldeko bateria) eta Kabra (CERDOS COMPASES-eko bateria) abestiak sortzen hasi ziren entsegu lokalean.

Abeslari baten beharra ikusirik Nabarrorengana jo zuten, Nabarro ere CERDOS CONPASES taldeko kantaria zena, garai batean bi taldeetan uzten zuen eztarria. Unaik lan arazoengatik taldea utzi zuen. Bere ordezkaria Wewe (KARKAXA) izan zen. Gainera beste kitarra bat sartuko zen taldean, EZIN IZAN hardcore taldekidea zen Pablo.

Formazioa erabat finkaturik, kontzertu mordoa eskeintzen zituzten eta 96ko uztailan taldearen lehen kantua grabatzen zen, “Lekua Hil”, Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanbladarentzat, Andoaingo beste 13 taldekin batera. Bi hilabete beranduago argia ikusiko zuen taldearen lehen lana, maketa formatoan hain zuzen ere.

2019. urtean taldekide horiek (Nabarro, Kabra, Wewe, Pablo eta Sani) berreskuratu dituzte abesti horietako batzuk ete gehitu dizkiete beste kanta berri batzuk. 18 abesti guztira eskeintzen dizkigu grabazio berri honek. Ezin Izan, lehenengo garaietako B.A.P. edo Eskoriatza gustatzen bazaizkizu, hona hemen «Ikastola zaharreko» hardcore punk beste adibide bat. Azal bikoitzeko cd formatoan aurkeztuta.